Pertsonari eta bizitzari buruz dauden ikusmolde ugariek hezkuntza- proposamenak ere askotarikoak izatea eskatzen dute. Gure fundazioak, arlo horretako eskubideak eta askatasunak arautzen dituzten legeak errespetatuz, familiei eta gizarteari eskaintzen dien hezkuntza-eredua plazaratzen du, eta eredu hori inspiratzen duten eta dokumentu honetan deskribatzen diren printzipioekin konprometitzen da.