Maristas Ibérica Fundazioa Provincia Marista Ibérica instituzioa osatzen duten erakundeen sarekoa ere bada. 9 ikastetxek osatzen dute, eta geografikoki honako hiri hauetan daude kokatuta: Sarriguren (Nafarroa); Logroño (Errioxa); Zaragoza (Aragoi); Madril (Chamberí auzoa); Collado-Villalba (Madril); Navalmoral de la Mata (Extremadura); Guadalajara, Toledo eta Talavera de la Reina (Gaztela Mantxa). Honako webgune honetan informazio gehiago aurkituko duzu: https://fundacionmaristasiberica.com/
Ibérica Probintziako sare horren barruan dago, halaber, San José del Parque ikastetxe pribatua (Madril).
Cardenal Cisneros Fundazioa Cardenal Cisneros Unibertsitate Zentroaren erakunde titularra da. Zentro horren helburua da hezkuntzarekin eta pertsonei laguntzearekin konprometitutako profesionalak prestatzea, elkarrizketa iraunkorretik, ikerketatik, hausnarketa partekatutik eta hezkuntza-berrikuntzatik abiatuta. Honako webgune honetan informazio gehiago aurkituko duzu: https://www.cardenalcisneros.es/
25 urte baino gehiago eta hainbat garapen izan ondoren, gaur egun hiru dira Maristas Ibérica-ren gizarte-ekintzako erakundeak: Ausartzen gizarte-ekintzako elkartea (Erandio, Bizkaia), Espiral Elkartea (Madril) eta Fratilor Maristi ai Scolilor din Romania elkartea (Bukarest, Errumania).
Bestalde, Espiral Elkarteak bost zentro ditu Madrilgo Erkidegoan: “Espiral Loranca” (Fuenlabrada), “Espiral Lavapiés” (Madril) eta “Espiral Espartales” (Alcalá de Henares), haurrentzako eta nerabeentzako eguneko zentroak; “Espiral Tía Javiera” (Fuenlabrada), gizarte-sustapenerako zentro komunitarioa; eta “Espiral Humanes” (Madrilgo Humanes), lanbide-heziketako zentroa.
Harreman zuzena duten beste erakunde batzuk SED GGKE, Edelvives, Azterlan, Marist Region of Europe (MRE) eta Erromako Maristen Institutua dira.